Kalean dugu Arantza

Kalean dugu Arantza. Epaile batek espetxertu zuen eta epaile horrexek erabaki du kalean uztea, bermepean. Erabaki horiek zergatik hartzen diren, hau da, unea eta modua zeren araberakoak diren asmatzea, ez da gauza erreza, baina gauza da orain Arantza kalean dagoela eta horrek pozten gaitu, jakina, … eta, oraingo honetan, nolabaiteko satisfakzioa sentitzen dugu. Argi dugu guk egin duguna ez dela izan Arantza kaleratu duena. Ez. Baina azken hileotan lan pixka bat egin dugu, bai, eta hori alferrikakoa izan ez delakoan gaude. Nahiz bi urtez asteazkenero itxialdiak egin ditugun, irailetik hona gure lozorrotik atera eta Arantzak pairatzen zituen bizi baldintzak salatzeari ekin genion. Salaketa, idazki ugari interpelazioak, webgune baten antolaketa, maketa txundigarri horretarako oinarrizko datuak…

Aurreko guztiak baina ez zuen ezertarako balio izango kalean zeudetenok ez bazenute guztia jaso eta etekina atera. Eta uste dugu elkarlan horrek bere emaitzak ekarri dituela. Arantzak pairatzen zituen bizi baldintza negargarriak euskal jendarteak ezagutu ahal izan ditu, mozioak onartu dira, erakundeak pixka batez busti dira… Gaia erabat lurperatua zegoen eta, guztion lanarekin agerian ezarri zen. Hortaz, eskerrak eta zorionak eman nahi dizkizuegu modu batean ala bestean parte hartu izan duzuen guztioi : plataformako kideak, webgunea atondu duzuenok, zuen sinadura eman duzuenok, gure idatziei oihartzuna eman diezuenok, geuon idatziok tokiko prentsan argitaratu duzuenok, abokatuak… Berriro diogu, Arantzaren egoera aldatu duten erabakiotan (hasteko bere bizi baldintzak zuzentzera zetorren JCVPren ebazpena eta, ondoren, bere askatze agindua) seguruenik ez gara determinanteak izan, baina egindakoak lagundu duelakoan gaude.

Bukatzeko, hiru oharpentxo.

  • Arantzarekin estatuak erakutsi duen ankerkeria zinez lazgarria izan da. Horrez gain, bizi baldintzak zuzendu behar zirela zioen ebazpena desitxuratu nahi izan du DGIPk.
  • Kontuz ohiturekin ! Izan ere, zenbait kosta izan zaigun (guri kontu honetan) egoerari heltzea ! Ahalegin handiagoak egin beharko ditugu, guztiok, hemen bezalako egoeratan larritasunari berehala erreparatzen eta elkarlanetan hasteko.
  • Badugu zeregina ! Zeren eta dozenakatik gorako lagunak baitaude bakarturik, ondoan euskalkirik gabe, edo bizi baldintza salagarrietan, batez ere presoak neskak diren kasuetan…

Besterik ez. Eskerrik asko, berriro, azken hileotan lanean busti zareten guztioi, zorionak Arantza ! Eta ea elkarlan eredu emankorrak eskuratzen ditugun egoera larriak gerta ez daitezen.

 

Xabier Rey Urmeneta eta Manex Castro Zabaleta, Puerto III-ko espetxetik.
Idazki hau Puerto III-ko gainerako EPPKko kideek ere sinatzen dute.

Agur bero bat eta ongi etorri Puerto III espetxeko euskal preso politikoek egindako webgunera :

Zuen aitzinean duzuen web orria, hasteko, Arantza Zulueta pairatzen ari den bakartze egoera gizarteratzeako helburuarekin egina da. Horrez gain, Puerto.III ko presondegian sakabanatuak gauden beste Euskal Preso Politikook egoera latz hau aldatzeko eramango ditugun urrats ezberdinen kaleratzeko tresna ere bada. Webgune hunen bitartez beraz, gizartearekin harreman zuzena izateko aukera izanen dugu, beti ere Arantza Zuluetaren egoera aldatzea ardatz harturik.

Arantza, 1991.tik honat abokatu lanetan ibilia da, Espainiar estatuan Euskal Preso Politikoen defentsa lanean hain zuzen ere. Aldiz, egun, bera da isolamendu egoera latzenetariko bat pairatzen ari dena, espetxean daramatzan bi urte eta erditik baino gehioagotik. Cadiz Puerto III espetxean egon da denbora horretan guztian, etxetik mila kilometrora baino gehiagora, Madrilogo Estremera kartzelan egon zen hilabete gutxi batzuk kenduta, eta, hor ere, bakartuta izan zuten. Inioz bukatzen ez den mendeku baten moduan, etsaiak Arantza apurtu eta birrindu nahi du, egunerokotasunean bere integritate fisikoa eta psikologikoa erasotuz.

Horra hor, gure erantzukizuna : Puerto.III ko espetxean eramaten ari diren bakartze egoerari modu kolektiboan erantzun behar diogu. Guk espetxe barrutik eta zuek kanpotik ! Ez da erran beharrik baina oroitarazi nahi dugu, begi-bistan duzuen webguneak ez duela iniolaz ere ordezkatuko E.P.P.K.ren ahotsa, ezta gure Herrian Euskal Preso Politikoen alde antolatuak diren elkarteena ere.

PUERTO III -ko EUSKAL PRESO POLITIKOEN BATZARRA

PUERTO III -ko BATZAR KIDEON SAR-HITZA :

Agur t’erdi, adiskideok/aberkideok:

Gaurko gutun (derrigorrez) luze honekin, berebiziki lazgarria eta salagarria den egoera bat nahi dugu mahai gainean jarri, gaiaren aurrean soraio edo ezaxolati geratuko ez zaretelakoan. Arantza Zulueta gure kidearen egoera da ituan jarri nahi duguna. Gure kolektiboko kide den Arantza ogibidez abokatua dugu, eta une honetan Puerto III-ko espetxean dugu.

Zehazki, espetxe honetako 15. moduluan dute Arantza, hau da, “bakartze-moduluan”, “isolamenduan”, bertan 2 motatako galeria daude: “luzeak” eta “laburrak”, eta “labur” horietako batean daukate Arantza. Galeria hau 4 ziegaz dago osatuta. Horietako batean 20 ordu ematen ditu Arantzak. Gainontzeko 4 orduak 6×13 metrotako zabalera eta horma altuak (batzuetan eguzki-printzak ez dira apenas sartzen) dituen patio ñimiño batean igarotzen ditu, Gehiago . . .

PLATAFORMA

Arantza kalean! Auzoan izango dugu bihar, otsailak 26, 13:00etan, Zamudioko atarian

2017, otsailak 25
Kartzelari batek atea ireki eta horrela irten da Arantza, bete-betean, muturreko isolamenduan hiru urte, hile bat eta 25 egun egin ondoren, senide eta lagunen besarkadetara. Bihar, igandean, merezi duen harrera egingo diogu Zazpi kaleak auzoan, Zamudioko atarian.

Eskerrik asko guztiei!

2017, otsailak 24
Arantza SOS plataformatik eskerrak eman nahi dizkizuegu guztiei: ISOLAMENDURIK EZ eta ARANTZA ASKATU! leloekin bat egin, horren alde jardun eta modu batera edo bestera zuen ekarpena eta laguntza eskaini duzuen guztiei [ARANTZA ZULUETAREN EGOERA SALATZEKO MANIFESTUA (2016, abendua) / BEHIN BEHINEKO ATXIKIMENDU ZERRENDA]

20.000 euroko fidantza!?

2017, otsailak 24
Abokatuek egindako enegarren helegiteari erantzunez, Espainiako Auzitegiak gaur eman duen autoa: 20.000 euroko fidantza!?