Arantzaren Ibilbidea

Arantza Zulueta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren abokatua da 1991etik; aurreko urteetan ere Gipuzkoako Elkargoan aritu zen ere.

Abokatu lanean, Arantza Zulueta errepresioaren aurkako mugimenduan, espetxeratuen eskubideen aldeko ekimenetan eta tortura salaketan aritzeaz gain, dedikazio gehiena Auzitegi Nazionalak ETArekin harremanak izatea akusaziopean prozesatu dituen pertsonen defentsari eman dio. Horrekin batera nabaria izan da ere egindako lana izaera politiko zuten makro-epaiketetan, adibidez hilabete luzeetan Madrilen epaitu zen 18/98 sumarioan.

2014an atxilotua izan zenean, eta abokatu bezala aritzeaz gain, EPPKren (Euskal Preso Politikoen Kolektiboa) bitartekaritza taldearen partaidea zen. Talde honek sorrera eta funtzionamendu publiko eta ezaguna zuen eta bere helburu nagusia presoen kolektiboaren eta gizartearen eragile politiko eta sozialen artean lotura eta harremana erraztea zen.

Bitartekaritza talde hau – geroago, dena da ETA argudioa erabiliz, Madrilgo Gobernuak kriminalizatu zuena – espetxean egondako hainbat pertsonek osatzen zuten eta testuinguru politiko berri batean jaio zen 2011ean Aieteko Nazioarteko Konferentziaren ondoren eta ETAk, bake eta normaltasun demokratikorako agertoki baterantz urratsak egiteko bere borondatea eta prestutasuna iragarriz, bere ekintza armatuak betirako gelditzeko erabakia publikoki azaldu ondoren.

Bere sorreratik, Bitartekaritza Taldeak era publikoan burutu du bere lana, beti ere EPPKren parte hartze politikoa eta beste eragile politiko, sindikal eta sozialekin komunikazioa bermatzeko, presoen hausnarketak zabaltzeko eta elkarrizketa foro ezberdinetan presente izateko aukerari bidea emateko. Eta helburu argi batekin, presoen kolektiboak bizi izan dugun gatazkaren konponbideari eta horrek eragin dituen ondorio guztiei irtenbidea emateko ekarpenak egitea, tartean aplikatzen dieten espetxe politikaren ondorioz beraiek pairatzen duten egoerari.

Arantzaren Egoera

Imagina ezazue. Arantza zara ; neska bat bistan denez. Puerto III espetxeko bakartze moduloan zaude : isolamenduan. Han dauden guztiak gizonezkoak dira, zu ezik.

Goizeko 7:45ak. Zure ziegako (10m2) atean dagoen lehiatila altxatzen da eta gizonezko baten bi begi ikusten dira. « Zure bila ». Zuk zutik egon behar duzu (pijamaz edo), berak « onik » zaudela egiazta dezan aitzakipean. Badoa. 8 :15etan edo, atea irekitzen da. Espetxezain bat eta « ordenantza » bat (funtzionarioen konfiantzazko presoak dira ordenantzak, euren laguntzaileak). Biak gizonezkoak. Ziega garbitzeko tresnak ematen dizkizute, gosariarekin batera. 4 hitz, ozta-ozta patiora aterako zaren ala ez esateko eta « dendatik » zer behar duzun adierazteko, jostorratza, artazitxoak, eskatzeko.

9 :15etan edo, patiora. Ziegako atea zeharkatu, 10 pausu, eta funtzionario emakumezko bat daukazu zai. Berak egingo dizu ukimenduzko-miaketa, bai ,baina beste 3 edo 4 gizonezkoren begiradapean.  Poltsan ateratzen duzuna begiratuko dute. Eta badoaz.  Artean, normalean hitz bat ere ez, « egunon » bat akaso. Eta ondo ondoan dagoen patiora ateratzen zara. Bakarrik zaude, eta bakarrik emango duzu goiz guztia. Patioa 6 x 12m-takoa da, hormek 6m inguruko altuera dute, eta goian metalezko sarea dago. Urtaroaren arabera, eguzki argia apenas sartzen da. Horixe da zure kaiola. Komun txiki bat ere badago, aterik gabe, edonorren begibistan barnealdea, aterik ez baitu. Eta patioa eta ondoan dagoen gela (pare bat aulki eta mahai bat), etengabean daude kontrolpean, kameren bitartez. Intimitaterik ez, beraz. Eta kamerak zaintzen dituztenak, gizonezkoak. Hor emate duzue goiza, kirola hala edo hola eginez . Eta eskerrak gaur goizez atera zaren ! Atzo arratsaldez atera zinen eta bihar berriro arratsaldez egokituko zaizu. Goiza ziegan emanez gero, ziegaren gainean dagoen aire-erauzgailiuaren motorrak burrunba etengabea egiten du, 8etatik, 14ak arte, burua mailukatzen zaituena, eta gainera ezer egitea zaila egiten duena.

Goizean zehar, bi « une » berezi. Batean, ordonantza eta funtzionario bat etorriko zaizkizu, « dendatik » eskatutakoak ekartzeko,, eta, agian, prentsa atzeratua ere. Emane ta jaso, hitzik ez, ordonantzek erdi debekatua baitute presoekin hitzegitea, eta, gainera, zuk ez duzu eurekin harreman haundirik, susmoa dago haietako batzuk genero-delituak direla medio izan direla zigortuak, eta modulo honetan nagusi dira giro matxista eta bortitza, diziplina… Bigarrena bada berezia. Futzionarioak eskuragarri daudenean, telefonoz deitzera eramango zaituzte (astean 5mn-ko 8 dei dituzu) ; zure patiotik 5m-tara dagoen telefonora.  Etxekoekin hitzegin, eta atzera patiora. 4 orduak pasatu dira, 13 :15ak dira, beraz, eta ziegara zoaz. Hor emango duzu gainontzekoa eta biharko goiza. Tartean, « gizaki mutuak » ikusiko dituzu : funtzionario berdinak, eta ordanatzak : bazkaria eta afaria emateko (ziegako atea ideki gabe), eta, gauean, zutik berriro, ziegan zaudela ikusteko.

Oso noizbehinka neskarekin ekartzen dute zure ondoko ziega horietako batera, zigor egun gutxi batzuk egiteko. Baina ez zarete patiora elkarrekin aterako. Agian lehioz lehio hitzegingo dezute, baina maiza zaila da emakume horiekin (botikapean, …) ganorazko elkarrizketarik izatea.

Eta noizbehinka, patiora atera eta gero, espetxezaindari bat sartuko da zure ziegan, batzuetan kuxkuxetazera, batzuetan araketa sakonagoa egitera, zure ondasunak (gutunak, argazkiak, barne jantziak, …) arakatu eta, gauzak ongi, toki berean utziz.

Eta eguneroko errutina  suntzitzaile horretan, larunbatak ! Bisita eguna, ziegatik atera eta 20 metrora dauden mintzatokira eramango zaituzte. 40 minutu bisita (edo 90 minutuko aurrez-aurrekoa), eta atzera ziegara, bakartasunera.

Eta horrela bi urte t’erdiz. Etxetik 1100 km-ra. Salbupenezko bizi baldintzak dira zureak, hain denbora luzeaz inon emakumerik pairatu ez dituenak, benetan zure agorpen edo higadura bilatzen dutenak. Bizi-baldintza horiek legez kanpokoak dira, bai, baina epaileek ez dute egoera zuzendu nahi.

Imagina ezazu, orain testu hunen irakurlea zarela eta petsa ez ote dezun zure esku, aukearik, hau salatu eta amaiarazteko , nora jo edo zerbait egitea. Horretarako Puerto III-ko EPPK-ko kideok webgune bat ideki dugu : www.arantza-sos.eus, anima zaitez bertara sartzea eta zuek-gu elkarlanean, egoera larri hau irauli dezagun.

PUERTO III -ko EUSKAL PRESO POLITIKOEN BATZARRA

ISOLAMENDUA

Azpiko loturan klik egin eta isolamendu moduloa barnetik ezagutu ezazu …