Arantza SOS plataformatik eskerrak eman nahi dizkizuegu guztiei: ISOLAMENDURIK EZ eta ARANTZA ASKATU! leloekin bat egin, horren alde jardun eta modu batera edo bestera zuen ekarpena eta laguntza eskaini duzuen guztiei.


[PDF]ARANTZA ZULUETAREN EGOERA SALATZEKO MANIFESTUA
(2016, abendua)


[PDF]BEHIN BEHINEKO ATXIKIMENDU ZERRENDA

ARANTZA ZULUETAREN EGOERA SALATZEKO MANIFESTUA
(2016, abendua)

Arantza Zulueta, 2010etik hona, 3 aldiz atxilotua izan da; 2010eko apirilaren 10ean, 2011ko
uztailaren 10ean eta azkena 2014ko urtarrilaren 8an.

Lehenengo atxiloketaren ondorioz, ia 10 hilabeteko espetxealdia bete zuen, eta fidantza
ordaindu eta gero aske geratu zen. 2011n berriz ere atxilotu zuten eta bigarren aldiz ere, behin behineko askatasuna lortu zuen.

2014ko urtarrilaren 8an, hirugarrenez atxilotu zuten, beste bi abokatu eta bost euskal
herritarrekin batera. Bost egunez atxilotua egon ostean, behin behineko espetxeratze agindua eman, eta geroztik preso dago.

Azken atxiloketa EPPKren (Euskal Preso Politikoen Kolektiboa) bitartekari taldeko kidea
izateagatik ematen da. Taldearen sorrera testuinguru politiko berriaren baitan kokatzen da, ETA erakunde armatuak bere ekinbidea utzi eta bi urtera. Taldearen lana erabat publikoa izan zen hasieratik. Hamarnaka eragile sozial, sindikal eta politikoekin harremana izan zuten. Helburu nagusia EPPKren komunikazioa eta parte hartzea erreztea zen, beraien iritziak zabaltzea, foro sozialetan eta topaketetan parte hartzeko aukera izatea. Betiere, Euskal Herriak bizi duen gatazkaren erresoluzioa eta honen ondorioak gainditze bidean, eman beharreko urratsak denon artean eztabaidatu eta lantzeko helburuz. Besteak beste, Euskal Preso politikoen egoera bera.

HIRU URTE ISOLAMENDUAN

Talde armatuko kide izatea leporatzen badiote ere, ez dute inoiz gertaera horrengatik epaitu
ezta zigortu ere ez. Hiru urte hauetan modulu berezi batean dute, isolamendu galeria batean.
Azpimarratu behar da, erregimen hau luzaroan aplikatzea erabat legez kanpokoa dela.

Zein da zehazki Arantzak pairatzen duen erregimena?

Arantza isolamendu erregimenean dago honetarako diseinaturik dagoen modulu batean.
Hainbat galeria dituen modulu honek, baditu “laburrak” izendatzen dituztenak. Horrelako batean dute Arantza. 20 ordu jarraian ziegan eman ondoren (gehiago ez denean), 6×13 metroko patio batera ateratzen dute, horma luze eta sabaia itxia duena. Bere ziegaren aldamenean, aire erauzgailu bat dago eta ondorioz, ziega barnean egon behar duen ordu luzeetan, zarata jasangaitza pairatu behar du.

Arantza bakarrik dago. Gizonentzat diseinaturik dagoen moduluan, funtzionarioak edo lanean
diren presoak beste inor ez du ikusten. Galeriara eramaten dituzten emakumeak zigorren bat betetzera doaz (egun kopuru zehatzarekin) eta maiz, desoreka psiklogikoekin.

Ez du inongo aktibitateetan parte hartzeko eskubiderik, ez formakuntzari lotutakoak, ez
kulturalak, ezta kirolarekin zerikusia dutenak ere ez. Ziegatik ateratzen den bakoitzean arakatzen dute, ukimenezko araketa hain zuzen. Honi, sarritan egiten dizkioten biluzketazko miaketak gehitzen zaizkio.

Ziegan pertenentzien mugaketa zorrotza du. Garbiketari lotutakoak, arropa edota liburuak,
funtzionarioen eskuetan daude ziegatik kanpo. Izan ditzakeen gauza apurrak sarri miatzen dizkiote dena hankaz gora jarriz.

Telefono deiak funtzionarioek erabakitzen dutenean egin ditzake, une horretan bertan jakitera ematen diotelarik. Deia, bost funtzionarioz inguratuta egin behar du, grabatua izateaz gain.Bizi baldintza anker eta umiliagarri horietaz gain, hau salatu nahi dugu; etxetik eta bere senide eta lagunengandik 1000 kilometrora dagoen espetxean dute Arantza, Puerto de Santamarian.

EGOERA HONEN AURREAN ZERA ADIERAZI NAHI DUGU:

Espetxe politikak errealitate mintsu eta ahuletan du eragina, besteak beste, preso dauden
pertsonengan, familiengan eta beraien eskubideetan.

Bizi dugun testuinguruan, eta espetxe politika bizikidetza politika baten parte izan dadin, bere gauzatzea aldatu behar da. ETAren ekintzei erantzuteko hartu ziren salbuespenezko neurriek ez dute justifikaziorik. Ezinbestekoa da normaltasun estandarrak berreskuratzea.

Espainako gobernuaren eskuetan dago espetxe politikak berarekin daraman helburu
humanizatzailea betetzea, eta legediak berak preso dauden pertsonen egoera hobetzeko aurre ikusten dituen neurriak normaltasunez eta berdintasunez aplikatzea.

Preso guztiek, edozein izanik ere, espetxean egotera eraman dituzten arrazoiak, tratu juridiko berdina izan beharko lukete, legedi eta araudi berdina ezarriz. Berau erabat demokratikoa, justua eta ezinbestekoa den printzipioa baita.

Beraz, Arantza Zuluetaren egoera salatu eta aldatzeko asmoz, honakoa adierazten dugu:

1. Zuluetak bizi duen muturreko egoeraren aurrean gure ezinegona eta kezka adierazi nahi dugu, isolamendu egoeratik atera eta bere eskubideak errespetatuak izango diren egoera berria izan dezan eskatzen dugu. Hori horrela, epaileak beharrezkoak diren neurriak har ditzala eskatzen dugu, jarduketak beharrezkoa den bizkortasunez burutzeko eta ondorioz, ahozko ikustaldirako deia egin dezala ahalik eta azkarren, salbuespenezko behin-behineko espetxeratze neurriari amaiera emateko. Horrela ez balitz, baldintzapeko askatasunean jarri dezala eskatzen dugu.

2. Institucones Penitenciarias erakundeari eskatzen diogu Arantzaren egoera alda dezala: espetxean bizi duen egoera azter dezala eta bertako administrazioak erablilitako praktikak zuzenbidearekin eta giza eskubideekin bat datozela berma dezala.

3. Egoera honen aurrean Arantzaren senideei gure elkartasuna adierazi nahi diegu.

BEHIN BEHINEKO ATXIKIMENDU ZERRENDA

Atxikimenduak

40 talde feminista

1. Oihuka
2. Mujeres del Mundo
3. Farrucas
4. Bullerak
5. Zikutak
6. Iruñeako alde zaharreko gaztetxeko feministak
7. Oñatiko Pototak/ asanblada feministatik.
8. Pasai Antxoko Harremantxo talde feminista
9. Plazara Dantzara
10. Feministalde
11. Bilgune Feminista
12. Altsasuko Feministak
13. Galtzagorri
14. MDMA
15. Sare Lesbianista
16. Plazandreok
17. Brujas y Diversas
18. Medeak
19. ATH-ELE
20. Emakume Internazionalistak
21. BEA (Bizkaiko Emakumeen Asanblada)
22. Arabako Emakumeen Asanblada
23. Anoetako Emakume Taldea
24. Ibarrako Emakume Taldea
25. Tolosako Neska Taldea
26. Irmo talde feminista
27. Aizan talde feminista
28. Arrasateko Emakume Gazte Asanblada
29. Akelarre Talde Feminista
30. Zirgariak Indautxu Feminista
31. Pare Deustuko Talde Feminista
32. Asunek Gernikako Talde Feminista
33. Andere Bidatz Talde Feminista
34. Kallera (Arrankudiaga, Ugao eta Zolloko asanblada feminista)
35. Saregiñek
36. Marimatraka Santurtziko Talde Feminista
37. Emari Sestaoko Talde Feminista
38. Potxuak Martxan
39. Erandioko Txoko Feminista
40. Txantreako Feministak

106 komertziante eta hostelero zazpi kaleetatik
1. Orriak
2. Artekale 35
3. Sania
4. Xirimiri
5. Kris Kras
6. Koska
7. Beltza Taberna
8. Ander Etxea
9. Bizitza
10. Kukusoak
11. Zulo Taberna
12. Ormaetxe
13. Txapela
14. Hatari
15. Bikotz
16. Gatz
17. Galtzagorri
18. Berton
19. Kalderapeko
20. Txiriboga
21. Txakurto
22. Rotterdam
23. Bizkai II
24. Laga
25. Kasko
26. Morga
27. La Cueva Ali Baba
28. K2
29. Ikusmira
30. Jade
31. Lekerika
32. Bizkarguenaga zapatak
33. Semillas Antuñano
34. La Gerniquesa
35. Goiko Quiosco
36. Errondabide Kultur elkartea
37. Sainz Abogados
38. Urizar Administrazioak
39. Soiz 3
40. Muga
41. Foto Color
42. Geure
43. Madariaga
44. Zirikaldi
45. Adaxka
46. Bazar Rif
47. Txalaparta
48. Jonen Etxea
49. Red Velvet
50. Saha
51. Gomez
52. Union Recycling
53. Zamakona
54. Tirauki
55. La Tijera
56. Tatto Razas de noche
57. Pepe Mujika
58. Brixton
59. Gure Etxea
60. TTakun
61. Pizza Via
62. Nekane
63. Giroa Tex mex
64. Cerrajeria Goio
65. Veganamente
66. Aritza Taberna
67. Cosmos
68. Frutas Omar
69. Ronda Custom Store
70. Platas Miguel G
71. Alehi
72. Bar Baste
73. Urkia Taberna
74. La Luna
75. A Marte
76. Arise
77. Labeko
78. Ecoessentia
79. Damas
80. Goxue
81. Polita XL
82. Mundo Turdimi
83. Doyardo SL
84. Vda de Santiago Santos
85. Urdaitegi
86. Casber Joyeros
87. Fruta denda Placi
88. Eko-Xahu Tintoreria
89. Kresala
90. Geuria merkatua
91. Topa liburudenda
92. Papelería Ukar
93. Almacén Secreto
94. Gili Gili
95. Sorgin artesanía
96. Xaho tintorería
97. Farnacia Lotina
98. Modas La Ribera
99. Linea Bilbao
100.Los Arcos
101. Erribera Merkatuko Ortueta
102. Erribera Merkatuko Pollería Jabi y Jose
103.Erribera Merkatuko Martin Arraindegia
104. Erribera Merkatuko Iñigo eta Leire harategia
105. Erribera merkatuko Kruz y Diego pescados
106.Erribera merkatuko Etxebarri txarkuteria
105. Kaboo
106.Errekamendi

Alderdi Politiko eta talde parlamentariak
1. EH Bildu Nafarroako Parlamentariak
Dabid Anaut Peña
Adolfo Araiz Flamarique
Miren Aranoa Astigarraga
M Asuncion Fndez De Garayalde Lazkano Sala
Aranzazu Izurdiaga Osinaga
M Ester Korres Bengoetxea
Maiorga Ramirez Erro
Bakartxo Ruiz Tejeria
2. Geroa Baiko Parlamentariak
Virginia Aleman Arrastio
Isabel Aranburu Berqua
Jokin Castiella Imaz
Rafael Eraso Salazar
Unai Hualde Iglesias
Patxi Leuza Garcia
Koldo Martinez Urionabarrenetxea
Consuelo Satrustegi Marturet
3. Podemos Nafarroako parlamentariak
Ainhoa Alvarez Igarza
Mikel Buil Garcia
Fani Cecilia Carrillo Suarez
Carlos Couso Chamarro
Laura Lucia Perez Ruano
M Teresa Saez Barrao
Ruben Velasco Fraile
4. Izquierda Ezkerrako parlamentariak
M de Simon Caballero
Jose Miguel Nuin Moreno
5. Ganemos Goazen
6. EH Bildu EAE

Sindikatuak
1. ELA
2. LAB
3. STEILAS
4. ESK
5. EHNE
6. CCOO

Bestelako eragile sozialak
Herria 2000 eliza
Euskal Herriko Kristau Elkartea
Sare
Komite Internazionalistak

Banakoak
Lutxo Egia
Koldo Zuazo
Joanes Urkixo
Anjel Zelaieta
Arantza Urkaregi
Iñaki Uriarte
Mikel Martīnez
Galder Perez,
Ane Zabala
Jone Dorronsoro
Unai Dorronsoro
Begoña Barratia
Arkaitz Estiballes
Francis Doctor Deseo
Oihana Bartra
Koldo Celestino
Rita Naviera

Bilboko Udaleko Mozioa Urtarrilak 26an
Aldeko Bozkak:
PSE, PNV, Podemos Udalberri, Gozen Bilbao, EH Bildu
Kontrako Bozka:
PP

Sinadurak
Change.org 3919 + Paperean jasotakoak